Lege-oharra

1. ARDURADUNEN DATUAK

Kiribiltxorena da kiribiltxo.eus webgunea eta beronen titularra Kiribiltxo da. Enpresaren egoitza helbide honetan dago: Zumarraga Plaza 1 (atzekaldea), 48006 Bilbo.

Kiribiltxo, webgunearen arduraduna izanik, erabiltzaileen esku jartzen du honako dokumentua,  34/2002 Legean (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa), Europar Batasuneko (EB) 2016/679 (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, aurrerantzean DBEO) araudian eta gai honen inguruko gainerako araudietan ezarrikoa betetzeko.

Webgunera sartzen den pertsona orok erabiltzaile rola hartzen du bere gain, hemen ezarritako xedapenak eta aplikagarriak diren bestelako araudi guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du.

Kiribiltxo eskubidea gordetzen du webgune honetan erabilera-baldintzak eta edozein unetan aldatzeko, aurrez erabiltzaileei jakinarazi gabe. Nahikoa izango du webgunean lege-ohar hau aldatzea, beraz.

2. ERANTZUKIZUNA

Kiribiltxo ezin du erabat bermatu webgunean argitaratzen dituen informazioen fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta zehaztasuna. Bereziki, Kiribiltxok ez du bermatuko eta ez du bere gain hartuko:

  • Webguneko edukien jarraitutasuna edo / eta webgunearen beraren eskuragarritasun eta jarraitutasun teknikoa;
  • Edukietan edo / eta produktuen ezaugarrietan errakuntzarik ez egotea;
  • Birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez egotea webgunean eta berau ostatatzen duen zerbitzarian;
  • Webgunea menderaezina izatea eta bertan hartzen diren segurtasun neurrien hutsezintasuna;
  • Webguneko edukiek, produktuek edo/eta zerbitzuek beti funtzionatzea;
  • Norbaitek, webguneko segurtasun sistemak urratuta edo Kiribiltxok webgunean ezarritako arauak urratuta, beste batzuei edo bere buruari kalteak eragitea;
  • Webgunearen edo bertan dauden estekak jarraituta bisitatu daitezkeen beste webguneen funtzionamendu faltak edo funtzionamendu txarrak eragindako beste edozein kalte.

Hala ere, Kiribiltxo bere esku dauden neurri guztiak hartu eta hartuko ditu, bere ahalmenaren eta teknologiaren garapenaren arabera, webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta bertan birusen edota bestelako osagai kaltegarrien presentzia eragozteko.

Kiribiltxok ahaleginik handienak egiten ditu webguneko edukiak zuzenak izan daitezen, errakuntzarik gabeak, eta edozein unetan aldatzeko ahalmena gordetzen du. Kiribiltxo ez du ardurarik hartuko hirugarren batzuek emandako edukietan errakuntzak egonez gero.

3. WEBGUNERA SARTZEA

Erabiltzaileek irekia eta doakoa dute webgunerako sarbidea eta nabigazioa, erregistratutako erabiltzaileentzako edukietara salbu. Zenbait produktu edo zerbitzu erosi edo kontratatzeko, erabiltzaileak webgunean erregistratu beharko du bere izen-abizenekin. Bere ardura izango da datu horiek egiazkoak eta legezkoak izatea, izen-emate formularioetan sartuko dituen datu guztien zuzentasuna bermatuz. Izen-emate horietan aplikatuko dira Pribatutasun-politikan zein Kiribiltxoren Zehaztapen eta Baldintza Orokorretan ezarritako baldintzak.

4. HIRUGARRENEN WEBGUNEAK

Honako lege-oharrak ez ditu hirugarren baten praktikak erregulatzen pribatutasunari, datuen babesari edo beste ezein alderdi edo ezaugarriri dagokionez. Kiribiltxoren webgunean esteka bat ezartzeak ez du esan nahi guk estekatutako webgunearen edukia onartzen dugunik.

Ez gara erantzule eta ez dugu gure gain ardurarik hartzen hirugarren batzuek datuak jaso, erabili eta hedatzeko izan ditzaketen politika eta praktikengatik. Honek bere baitan hartzen ditu Facebook, Apple, Google Microsoft, RIM eta beste edozein aplikazio garatzaile, aplikazio hornitzaile, sare sozial plataforma hornitzaile, sistema eragile hornitzaile eta gailu egile. Ez da gure ardura eta ez dugu gure gain hartuko erabiltzaileak beste erakunde batzuetara zabaldu litzakeen datu pertsonalengatik aipatutako hirugarrenen bidez.

5. DATU PERTSONALEN BABESA

Webgune honi lotutako datu pertsonalek Europar Batasuneko (UE) 2016/679 (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) araudian eta gai honen inguruko gainerako araudietan ezarritakoa betetzen dute. Informazio gehiagorako, ikus gure Pribatutasun-politika.

6. JABEGO INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Jabego intelektual, industrial eta irudiaren jabetzari dagokionez (besteak beste, testuak, diseinu grafikoak, marrazkiak, kodeak, softwarea, argazkiak, bideoak, audioak, datu-baseak, aurkibideak, irudiak, markak, logotipoak, leloak, informazioak eta, oro har, Espainiako legediak eta nazioarteko itunek babestutako edozein sorkuntza), Kiribiltxo horien jabe da edo lortu ditu bakoitzari dagozkion lizentzia edo baimenak webguneko edukietan ageri diren edukiak erabiltzeko.

Erreprodukzioa, kopia, lan eratorriak eta partekatzea bestelako baldintza batzuekin lortu nahi izanez gero, erabiltzaileak berariazko baimen idatzia eskatu beharko dio Kiribiltxori eta hark idatziz eman beharko dio berariazko baimen hori, adostutako baldintzak zehaztuta.

Webguneko sarbide murriztuko edukietan, hau da, erregistratutako erabiltzaileentzat direnetan eta, hortaz, Creative Commons lizentziatik at geratzen direnetan, eduki horien sarbide, erreprodukzio eta kopia eskubideak eduki horietako bakoitzaren lizentziak arautuko ditu. Ezein momentutan, bakoitzaren jabeen berariazko baimena eskuratu ezean, erabiltzaileak ez du izango webgunean agertu arren Kiribiltxok edo hirugarren batzuenak diren eduki horiek beste nonbait erabiltzeko eskubiderik.

Era berean, ez dago baimenduta ekiditea edo manipulatzea egile eskubideen oharra (“copyright”), Creative Commons lizentzia, ezta edukiek atxikita duten titulartasunari buruzko beste ezein aipamen, ez eta babes neurri edo gailu teknikoak, hatz digitalak edo beraietan egon daitekeen beste edozein idenfitikazio edo informazio mekanismo.

Erregistratutako izen eta marka komertzialei, logotipoei edo beste ezaugarriei aipamen egiteak, Kiribiltxo edo beste hirugarren enpresa batzuenak badira ere, berarekin dakar debekua, titularren berariazko onespena eduki ezean. Webgunera sartze edo erabiltze hutsagatik ez du erabiltzaileak izango ezein momentutan legeak babestutako marka, logotipo eta/edo beste ezaugarrien gaineko inolako eskubiderik.

7. APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Webgune honen eta bere jardunaren inguruko desadostasun eta auzi guztiak ebazteko, Kiribiltxok egoitza duen Bilbon indarrean dagoen legedia aplikatuko da. Alderdi guztiek berariaz onartzen dute hori eta, beraz, webgunearen jardunaren eta erabileraren inguruko auzi guztiak ebazteko eskumena Bilboko epaitegi eta auzitegiek izango dute.

 

Lege-oharraren bertsioa: 2018/10/08