Zilarrezko, letoizko, brontzezko eta aluminio anodizatuko piezen mantentze-lanak

Piezak berriak bezala mantentzeko, herdoildu daitezkeen beste metalezko pieza batzuetatik urrun mantendu eta urez edo larruazalerako produktuekin bustitzea saihestu, hala nola kremak, lurrinak, desodoranteak… Edonola ere, aluminio anodizatua izan ezik, normala da zilarra, letoia eta brontzea pixkanaka iluntzea denborarekin, horregatik jarraian, garbiketa-aholku batzuk emango dizkizugu. Bestalde, azalean orban berdeak uzten baditzu, esteka honetan aholku batzuk irakur ditzakezu “Zergatik bilakatzen dute eraztunek atzamarren azala berde?”.

 

Garbiketa leuna berak dakarren patina iluna kendu nahi ez badiozu edo aluminio anodizatua garbitu nahi baduzu:

Erabili pH neutroa duen ur xaboitsua eta igurtzi astiro-astiro hautsa eta zikinkeria garbitzeko. Ez du kenduko bitxi zaharretan denborarekin agertzen den patina edo estaldura. Ondo lehortu pieza urak markak utzi ditzakeelako metalean.

 

Pieza distira egiteko garbiketa:

(Piezak patina beltza badu, ez erabili metodo hau.)

Letoirako ere erabiltzen den zilar-garbitzaile berezi bat erabil dezakezu edo nahiago baduzu hortzetako pasta erabil dezakezu. Produktua piezan aplikatu eta gero zapi batekin leuntzen duzu distira nabarmentzeko mugimendu zirkularren bidez. Azkenik, garbitu pieza urarekin produktuaren hondarrak kentzeko eta lehortu zapi batekin. Ondo lehortu pieza urak markak utzi ditzakeelako metalean.

 

Garbiketa, pieza matea eta distiratsua izan ez dadin:

(Piezak patina beltza badu, ez erabili metodo hau.)

Pieza ilundu egin bada eta argitasuna berreskuratu nahi baduzu baina ez distira, erabili sukaldeko espartzu berde berri bat eta igurtzi pieza, pieza eta espartzua busti gabe. Igurtzi piezaren gainetik, mugimendu zirkularrekin, berria bezala geratu arte.